Saridun bila

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Urte osoan sortzen diren gastuei aurre egiteko boletoak jarri zituen salgai Guraso Elkarteak. Eskolako haurrak etxez-etxe, familia eta lagun artean lan haundia egin zuten boletoak saltzen eta apirilaren 8an zozketa egin zuten eskolan.
Zenbaki sarituak honako hauek izan ziren: lehenego saria –Altxunea erretegian bi lagunendako afaria– 391 zenbakiarentzat; bigarrena –bi botil txapan– 715arentzat eta hirugarrena –zerrikume bat – 653 zenbakiarentzat. Berri hau idazterakoan oraindik ez zen irabazlerik agertua, beraz, begiratu ongi boletoak eta zenbaki saritua esku artean baduzu, deitu telefono hauetara: 656 770058, 676 396291 edo 948 451554ra (Eskola).
Lerro hauen bidez, Guraso Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun