Maiatzaren 4tik 8ra bosgarren eta seigarren mailako 9 ikaslek,Beintza-Labaien eta Eratsungo 4k eta Almandozko 5 ikaslek, Irunberriko English week proiektuaren barrenean, ingelesez gozatzeko eta ikasteko aukera izanen dute. Dikastillo, Leitza eta Arronizeko taldeekin elkartuko dira, gutxi gorabehera 50 bat lagun.
Aste guztian hainbat ekitaldi egiteko aukera izanen dute; goizez klaseak izanen dituzte eta arratsaldez, karaokea, igerileku estalia, bisita gidatuak, ordenagailuak, eskulanak, jokuak, dantza... Irteera honen helburu nagusia ingelesez gozatu eta beste eskolako ikasleekin harremana izatea da.