Sei hilabeteren ondotik entrenatzen hasi da berriz

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

TTIPI TTAPA

Iñaki Lizaso

Joan den urteko urriaren 16an hautsi zuen Iñaki Lizaso Doneztebeko erremontistak eskuineko sorbaldako tendoia eta biharamunean operatu zuten. Geroztik, partidarik jokatu gabe egon behar izan du, bertzeak bertze, «penarekin» baina Binakako Erremonte Txapelketa jokatzeko aukerarik gabe. Hortaz, 2008an ezin izan zuen 2007an Urrizarekin lortutako garaipena errepikatu, nahiz eta faboritoen artean zeuden. Sei hilabeteren ondotik, ordea, Doneztebeko atzelariaren errekuperazioa bide onetik doala dirudi, eta horren lekuko, dagoeneko entrenamenduetara itzuli da Lizaso.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun