Aitzineko alean iragarri bezala, Nafarroako Gobernuaketa Udalak zeharbidea moldatzeko elkarlan hitzarmena onartu zuten martxoaren 16an. Hilabete beraudago, ordea, apirilaren 16an, akordioa sinatu zuten Iruñan. Hala, 393.748,06 euroko aurrekontua duen obratik, 282.408,47 euro bideratuko ditu Gobernuak. Argazkian Miguel San Miguel alkatea eta Laura Alba Herrilan kontseilaria ageri dira, sinadura ekitaldian. Hitzarmenaren arabera, eskola ondoan biribilgune bat eginen da trafikoa hobetzeko. Autobus geltokia ere tokiz aldatuko da eta biribilgune berriaren ondoan jarriko da.