Merkatarien kanpaina

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Doneztebarrak Merkatari Elkartearen ekimenez, apirilaren 15az geroztik egiten ari den Udaberriko Kanpaina, ortzegun honetan, apirilak 30, akituko da. Bitartean, elkarteko bezeroak 2.000 euroko erosketa txartelen zozketan sartuko dira. Zehazki, 1.000 euroko erosketa bonoa; 500 eurokoa eta 100 euroko bortz erosketa bale dira zozketatuko direnak, sei eurotik goitiko erosketa egiten dutenen artean. Zozketa larunbat honetan, maiatzak 2, eginen da Santaluzia Plazan, 20:30ean. Jendaurrean eginen da.
Zozketatik zazpi izen aterako dituzte lehendabizi, eta horiek izanen dira, hurrenez hurren, sari nagusitik hasita baleen irabazleak. Halere, bertze zazpi ordezko izen ere aterako dituzte, eta maiatzaren 7ko eguerdia bitarte elkarteak hasierako sarituekin harremanetan egotea lortzen ez badu, ordezko hauek izanen dira saria eramanen dutenak. Irabazleek maiatzaren 30a bitarte izanen dute erosketa baleak gastatzeko auker

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun