Cederna Garalur eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Udaberriko Feria antolatu du Udalak maiatzaren 8rako.
11:00-13:00 Merkatuko Plazan, Ahari Lehiaketa.
10:00-14:00 eskualdeko artisauen erakusketa.
13:30ean sari banaketa.
III. Ahari Lehiaketa
Udaberriko Feria egunean eginen da Ahari Lehiaketaren hirugarren edizioa ere. Latxa arrazako ahari lehiaketa izanen da, Malerrekako baserritarrei bideratua.
Artzain bakoitzak nahi adina ahari aurkeztu ahal izanen ditu, baina horretarako 11:00etarako Merkatuko Plazara eraman beharko ditu. Sei sari emanen dira, hiru mutur gorriendako eta bertze hiru mutur beltzendako. Sariak bi kasuetan berdinak izanen dira: 120 euro irabazleentzat; 70 euro bigarren sailkatuentzat eta 50 euro hirugarrenentzat.