Profesional euskaldunen gida berritu du UEMAk

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak profesional euskaldunen gida erabat berritu du. Euskaraz bizi nahi duten udalei eta herritarrei begira, tresnak, bitartekoak, baliabideak eta bertzelakoak eskaintzen ditu UEMAren Profesional Euskaldunen gidak Internet bidez. Gida orain urte batzuk egin zen, baina orain osatu egin dute, profesionalen kopurua bortz aldiz haundituz. Gaur egun, 306 dira zerbitzua ahoz eta idatziz euskaraz eskaini eta gidan izena eman duten denetariko profesional eta enpresak. Gida kontsultatzeko zein izena emateko, UEMAren web gunera jo behar da –www.uema.org–, Profesional euskaldunak izeneko atalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun