Apirilaren 15ean Ordizian (Gipuzkoa) egindako Artzain Egunarekin hasi zuen Idiazabalgo gaztak denboraldi berria. Gisa berean, orduan banatu zen Idiazabalgo jatorri izenak banatzen duen erregulartasun eta kalitate saria ere, eta azken urteotan bezala, aurten ere Epetxenekobordako Lizun gaztandegiarentzat izan zen. Sari bera jaso zuen apirilaren 22an Iruñan egin zen Nafarroako gazta denboraldiaren hasierako ekitaldian.