Doneztebarrak Merkatari elkarteko ostatuek, Doneztebeko Udalaren eta Bodegas Iñurrieta enpresaren laguntzaz bigarren pintxo lehiaketa antolatu dute maiatzaren 1etik 3rako asteburu luze honetarako. Zehazki, Ameztia, Titi, Bixen, Irrintzi, Maylin, Santi eta Jubilatuen ostatuek parte hartuko dute lehiaketan, iazko lehen edizioaren arrakasta errepikatu nahizik.
Udaberriko kanpaina
Aipatzekoa da, asteburu honetan animazio berezia paratu nahi duela Doneztebarrak Komertzianteen elkarteak herrian eta horretarako Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Kutxa, Rural Kutxa eta Euskadiko Kutxaren laguntza izanen du. Honela, maiatzaren 2an, larunbatean, aktibitate ugariz hornitutako lau gune jarriko dituzte herrian. Gaztelu puzgarriak, erakusketak, herri kirolak eta erremontea eta herrian barna trenean ibiltzeko aukera izanen da, bertzeak bertze. Gainera, Merkatarien Elkarteko establezimenduen eskaintza karrikak aurkituko dute Doneztebera hurbiltzen direnek. Modu berean, 2.000 euroko erosketa txartelen zozketan parte hartu ahal izanen da. Horretarako informazio gehiago Merkatarien elkarteko bazkideei eskatu behar zaie.