354.600 euro jasoko dituzte udalek langileak kontratatzeko

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Eskualdean guztira 70 langile hartuko dira

Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuak udal, kontzeju, junta eta mankomunitateei langileak kontratatzeko urtero ematen dien laguntza 4.152.759 eurokoa izanen da Nafarroan, eta Ttipi-Ttapak hartzen duen eskualdearen kasuan, subentzioa 354.601 eurokoa izanen da. Nafarroan guztira 213 udal erakundek hartuko dute subentzioa eta gizarte bazterketarako arriskua duten edo prestaziorik ez duten langabeen kontratazioari lehentasuna eman beharko zaio. Udal erakundeek egin ditzaketen obra edo lanetan aritzeko izanen da. Gure inguruan, 21 udalek jasoko dute subentzioa eta, kontzeju, junta eta mankomunitateei bideratutakoetan hiru entitatek. Guztira, 70 langile kontratatuko dira.

HERRIA DIRULAGUNTZA eta ZERTARAKO

Arantza...15.450 € (3 langile bide eta karriken kontserbaziorako)
ARESO...9.949 € (2 langile bide eta herri lurren mantenimendurako)
BAZTAN...28.080 € (2 langile eremu publikoetako mantenimendurako)
BEINTZA-LABAIEN...13.150 € (6 langile labadero, eskola eta frontoiko lanetarako)
BERA...18.727 € (2 langile informazio eta turismo bulegorako)
BERTIZARANA...10.060 € (langile bat hainbat lanetarako)
DONAMARIA...14.760 € (3 langile labadero eta Herriko Etxeko lanetarako)
DONEZTEBE...29.020 € (6 langile turismo gune eta bertze lanetarako)
ERATSUN...10.576 € (3 langile herrian egokitze lanak egiteko)
ETXALAR...18.900 € (7 langile mantenimendu lanetarako)
EZKURRA...7.312 € (2 langile autobusaren markesina eraikitzeko)
IGANTZI...12.443 € (2 langile igerilekurako eta bat garbiketarako)
ITUREN...13.784 € (2 langile bidean lanak egiteko)
LEITZA...17.820 € (7 langile Haur Txokorako eta bat administraziorako)
LESAKA...28.188 € (langile bat turismorako eta bat zerbitzu ugarietarako)
OITZ...14.070 € (3 langile mantenimendu lanetarako)
SUNBILLA...12.995 € (3 langile eskolako jangelarako)
URDAZUBI...9.790 € (langile bat egokitze eta garbiketa lanetarako)
URROTZ...12.460 € (4 langile herriko lanak egiteko)
ZUBIETA...14.530 € (2 langile errotarako)
ZUGARRAMURDI...11.247 € (langile bat egokitze lanetarako)

KONTZEJU DIRULAGUNTZA eta ZERTARAKO

LEGASA...11.620 € (2 langile garbiketa eta mantenimendurako)
BIDASOA-BERROARAN...8.262 € (2 langile oihaneko lanetarako)
MALERREKA...11.408 € (2 langile: Bai Euskarari kanpaina eta kontuak egiteko)
Guztira 354.601 € (70 langile)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun