Herriko argiteria berrituko dute

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Aitzineko Hirurteko Planean Udalak herriko argiteria moldatzeko eskaera egin zuen Nafarroako Gobernuan baina ez zioten eman. Hirurtekoa akabatutakoan, eta kontuak ikusita, Etxalarri dirulaguntza hau ematea erabaki du Nafarroako Gobernuak.
Udala martxan paratu da proiektua aitzinera ateratzeko. Dagoeneko lana emana dago, eta Lizarrako Electricidad Fija enpresak eginen ditu 122.000 euroko aurrekontua duten lanak, horien artean bonbilak aldatzea, farolaren burua aldatzea, behar diren lekuetan kableak berritzea, eta zenbait puntutan farola gehiago paratzea izanen dira lan nagusiak, bertzeak bertze.
Lan hauetan maiatzean hasiko dira, eta abuzturako akabatzea espero dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun