Bertso-desafio berezia eginen dute Herrikon ortziral honetan

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 28a

Xabier Silveira eta Joxe Juan Zubieta Etxabe, Haritz Casabal eta Haritz Etxeberria Ministroren kontra ariko dira

Ortziral honetan, maiatzak 1, bertso-saio berezia eginen dute Herriko Ostatuan. Xabier Silveira eta Joxe Juan Zubieta Etxabe lesakarrak Haritz Casabal eta Haritz Etxeberria Ministroren kontra ariko dira bertso-desafio ikusgarrian. Joseba Olagarai izanen da gai-jartzailea. 23:00etan hasiko da saioa eta sarrera debalde izanen da. Desafio originala eta «desberdina» izanen dela aitzineratu digu Olagaraik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun