Baztanek eta Aurrerak Preferenten segituko dute heldu den urtean

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 27a

Baztanek azken partiduko garaipenari esker lortu du maila mantentzea

Baztan futbol taldeak Nafarroako Preferenten segituko du heldu den denboraldian, ligako azken partidan Giltxaurdin lortu duen garaipenari esker. Leitzako Aurrerakoek ere maila mantendu dute, errazago. Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan, aldiz, Sanpedrotarraren aurkako partidarekin batera lidergoa galdu zuen Beti Gaztek. Bigarren mailan, sendo segitzen du Gure Txokoak, galdutako maila berreskuratzeko bidean. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Baztan 2 (Borja Arraztoaren golak) – Burlades 1. Kategoria mantenduko du Baztanek.
Gares 1 – Aurrera 2 (Antton eta Azpiroz).

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Sanpedrotarra 2 - Beti Gazte 1 (Mikel Irigoien).

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Gure Txokoa 3 (Alain Morcillo, Iñaki Eskudero eta Andoni Riopedre) – Irun 1902, 1.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Idiazabal 3 - Beti Gazte 3 (Mikel Aitor Flores 2 eta Ander Ordoki).

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Martutene 6 - Gure Txokoa 0.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Anaitasuna 3 - Beti Gazte 0.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Dunboa Eguzki 4 - Gure Txokoa 1 (Jonatan).

Nafarroako Kadeteen Kopan
Doneztebe 2 (Borja Arregi eta Lander Mindegia)– Ardoi A 1.

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 1 (Mikel Esnaola) – Mariño 0.

Nafarroako infantilen lehen mailan
Iruña 3 - Beti Gazte 2 (Ibon Txoperena eta Koldo Ordax).

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Burlades 8 – Doneztebe 0.

Nafarroako Alebin ligan
Doneztebe 5 (Mikel Retegik 4 eta Xabier Erasun)– Huarte A 3.

Gipuzkoako Emakumezkoen Igoera fasean
Beti Gazte 3 (Naiara Trigueros, Erika Txoperena eta maddi Sese) – Lazkao 0.

Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Peña Sport 6 – Doneztebe 2 (Sara Azkarate).
Beti Gazte atsedena.

ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
2King-Uak 3 - Gure Txokoa 4

Gipuzkoako 3. Mailan
UPV/EHU Inter 2 - Umore Ona 2.

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Senior Kopan
Erreka 33 – Beti Onak 36.

Emakumezkoen Kopan finalerdia
Lindutx-Baztan BKT 24 – Lagunak 22.

Jubenil mutikoak kopan
Erreka 22 – Lagunak 40.

Neska kadeteak
Baztango KT A 9 – Oberena A 37.

Neska infantilak
Lekaroz A 23 - BM River Ega 17.
Itxako A 47 - Lekaroz B 7.

Neska alebinak
BM River Ega A 5 - Baztango KT 3.

SASKIBALOIA

Senior mutilak, 1-9 postuak
Toki-Ona Bortziriak 58 – San Juan 66.

Junior neskak
Toki-Ona Bortziriak 39 – Basoko 50.

Infantil neskak
Toki-Ona Bortziriak 30 – Huerto 25.

Aurreinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak 71 – Tafalla 43.
Toki-Ona Bortziriak 55 – San Cernin B 22.

Minibasket neskak
Excavaciones Dakar Jesuitinas 27 - Toki-Ona Bortziriak 31.

Preminibasket neskak
Aranguren 99, 23 - Toki-Ona Bortziriak 44.
Toki-Ona Bortziriak – Palomas Ardoi, asteazkenean 18:00etan.

Laxoa txapelketan partida bakarra

Baztan-Errekako XXX. laxoa txapelketan laugarren jardunaldia jokatzekoa zen aste hondar honetan, baina eguraldi kaxkarra medio, partida bakarra jokatu zen. Irurita Bk 9 eta 5 irabazi zion Doneztebe Bri. A multzoko bertze partida, Irurita C – Oitz B, bertan behera gelditu zen, baita B multzoko bertze biak, Arraioz A-Oitz A eta Doneztebe A-Irurita A.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun