Igeldoko Lezkairru abesbatzak emanaldia eskainiko du Doneztebeko elizan larunbat arratsaldean

ttipi-ttapa 2009ko apirilaren 24a

Duela bost urte sortu zen Lezkarri abesbatza eta hainbat emanaldi eskaini ditu. TTIPI TTAPA

"Igeldotik Afrikara" izenburupean, Euskal Herriko eta Afrikako kantuak abestuko dituzte

Igeldoko Lezkarri Abesbatzak Doneztebeko San Pedro elizan emanaldia eskainiko du larunbatean, apirilaren 25ean, arratseko 20:30etik aitzinera, Mendi Abesbatzak antolatutako ekitaldian. 2004an egin zuen bere lehen emanaldia Lezkarrik Igeldon eta geroztik lanean ari dira. Doneztebeko elizan Kote de la Granjaren zuzendaritzapean aurkeztuko duten kantaldiak "Igeldotik......Afrikara" izenburua dauka eta bi zatitan banatua dago.

Euskal Herriko kantuak

Lehenbizikoan euskal kantuak eskainiko dituzte, Alexander Desbordes-en “Kantuz” eta “Lili bat ikhusi dut”, Juan de Urteagaren armonizazioa duen “Itxasoa”, Pedro Sorozabalen “Maite” eta Noel Estradaren “En mi viejo San Juan”.

…eta Afrikakoak

Bigarren zatian, berriz, Afrikako abestiak eskainiko dituzte. “Siyahamba” zuluen kanta; “The lions sleeps tonight” hegoafrikar Fol. Kantua, “Zangalewa” kamerundar kanta eta Enoch Mankavi Sontongaren “Nkosi Sikelel’ Africa”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun