Igande honetan, apirilaren 26an, Nafarroaren Eguna ospatuko da Baigorrin. Aurtengoan hogeita hamargarren urtea beteko du Nafarroaren Egunak eta egitarau zabala prestatu du Basaizea Kultur Batasunak.
Goizen hainbat ekitaldi
Goizeko 11:00etan Kabalkada izanen da. Baigorri, Burlata eta Amikuzeko ziganteek, Murtxanteko dantza taldea, Arrola, Berako ihauteriak, joaldunak, Nafarroako gaiteroak, Uztaritzeko txaranga, Ezpela txaranta, trikitilariak eta bertze hainbat jendek hartuko du parte. 12:00etan elizan ikusgarria eskainiko da. Nafarroako hamar bertsulari ariko dira: Bixente Hirigarai, Julen Zelaieta, Jon Barberena, Mizel Mateo, Mattin Luku, Etxabe, Bixente Luku, Mixel Xalbador, Erik Etxart eta Jean Louis Laka. Dantzarien saioa ere etorriko da, Murtxanteko dantza taldearen, Arrolaren eta Berako ihauterien eskutik. Basaizea elkarteak hartuko du hitza eta Karmeleren irrintzina eta dantza jauziak eta Larrain dantza ere izanen dira. Aipatzekoa da goiz guzian eliza aintzinean eskulan erakusketa izanen dela eta herriko plazan Haurren Xokoa izanen dela 10:00etatik 15:00ak arte, puzgarriekin. Eguerditan Garazi eta Ortzaizeko ikastolek eskaini bazkaria emanen da herriko plazan, pentzean. Bazkaria eta bazkalondoa girotzen Xalbador ta Ihidoi, Erramun Martikorena, Fermin Valencia, Kuxkuxtum’s txaranga eta Ezpela txaranga ariko dira.
Baita arratsaldez ere
Arratsaldez ere hainbat ekitaldi izanen dira. 16:00etan Haurren Xokoan Xiba herri kirolak izanen dira haurrendako. Segidan, dantza ikusgarria izanen da, Otsagabiako dantzariak, Leitzako dantzari taldea eta Lizarrako Larraiza taldearekin. 19:00etan Larrain dantza jauziak izanen dira Ezpelarekin. Xokoan, berriz, musika taldeen emanaldiak izanen dira arratsaldez. 16:00etan Kantuz taldea ariko da; 17:00etan Zezenaren taldea; 18:00etan Esne Beltza; 20:00etan Sagarroi eta 23:00etan Kiki Bordatxo.
Egun osoan animazioa
Egun osoan Oxabi erromeria, Lekak barate orkestra, Kuxkuxtum’s txaranga, gaiteroak, mutiko Alaiak, Punpeka txaranga eta bertze hainbat ibiliko dira Baigorriko karriketan.