Larunbat honetan, apirilaren 25ean abiatuko da Zugarramurdin Nafarroako goma gaineko 4x4 sokatira txapelketa. Nafarroako Herri Kirol Federazioak laugarren aldiz antolatu duen txapelketa honetan gizonezkoek 300 kiloko kategorian, emakumeek 265 eta 260 kiloko kategorietan eta kadete mailako talde mistoek 295 kiloko kategorian hartuko dute parte. Guzietan hiru jardunaldi jokatuko dira eta denetan lehenbizikoa, Zugarramurdiko frontoian eginen da, larunbat arratsaldeko 18:00etatik aitzinera.
Amaiur gizon eta emakumetan, Beti Gazte emakumetan eta Basaburua kadetetan
Gizonezkoen 300 kiloko kategorian, Berriozar A, Berrriozar B, Amaiur A eta Amaiur B lehiatuko dira; emakumeen 260 kilokoan Beti Gazte, Berriozar eta Amaiur ariko dira eta 265 kilokoan, hiru talde hauetaz gain, Sakana ere lehiatuko da. Kadetetan, Etxarri Aranazko Andra Mari eta Putterri, Baztango Basaburua eta Txantrea izanen dira nor baino nor.
Egutegia
Apirilaren 25eko Zugarramurdiko lehen saioaren ondotik, maiatzaren 2an Arbizuko kiroldegian jokatuko da bigarren saioa arratsaldeko 17:00etan eta maiatzaren 16an, Berriozarko Eguzki Plazan, edo frontoi berrian euria eginen balu, txapelketako hirugarren jardunaldi erabakigarria jokatuko da.