Txikizkako merkataritzarako prestakuntza programako zenbait ikastaro emanen dira Alkaiagan

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 21a

Cederna-Garalur erakundeak duen bulegoan

Nafarroako txikizkako merkataritzarako prestakuntza programaren barrenean merkataritzako kabinete teknikoak eskainiko duen ikastaroen artean zenbait Cederna-Garalur erakundeak Alkaiagako industrialdean duen egoitzan emanen dira. Zehazki, apirilaren 28an, arratsaldeko 14:30etik 16:30era marjinen kontrola ikastaroa emanen da. Maitzaren 18an, ordutegi berean, leialtzea edo fidelizazioari buruzko ikastaroa emanen da. Ekainaren 1, 2 eta 3an, 14:30etik 16:30ra dekorazio ikastaroa emanen da, 6 ordukoa. Aitzinerago, urriaren 20 eta 22an, ideia berriak ikastaroa emanen da, lau orduz.

Argibideak eta izen ematea

Argibideak jasotzeko eta izen emateko, Cederna Garalurreko bulegora deitu behar da, 948 625122 telefonora (Begoña), faxera (948 625132) edo e-maila igorri bidasoa.admon@cederna.es helbidera. Bertze telefono bat, 848 428935 (Cristina San Martin) ere eman dute eginkizun hauetarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun