N-121Ako obren barne, Endarlatsa-Irun zatiko obrak uda honetarako akituak izanen direlakoan daude Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundia. Hala adierazi zuten apirilaren 17an bi aldeetako ordezkariek Donostian egindako bilkuran. Bertzeak bertze, Laura Alba Nafarroako Herrilan Kontseilaria eta Eneko Goia Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea bildu ziren. Endarlatsa-Irun arteko lanen erritmoa «ona» dela aipatu zuten: «uda honetarako bukatuak egonen direla uste dugu». Aipatu zatiko obrak Nafarroako Gobernuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2004an sinatutako hitzarmenaren bidez egiten ari dira. Akordio horren arabera, Gipuzkoak lanen gastua bere gain hartuko du, eta Nafarroak epe ertainerako bidearen jabetza utziko dio Gipuzkoari.
Nafarroako zatian 75 milioi euro
N-121A errepideko lanak bortz zatitan egiten ari dira: Ostizeko saihesbidea, Igantzi-Etxalar, Etxalar-Bera, Bera-Endarlatsa eta Endarlatsa-Irun. Nafarroako Gobernua 75 milioi euro bideratuko ditu guztira.