Baztan futbol taldeak garaipen handia lortu zuen Iruñean

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 20a

Laxoan, Hondarribiak ezustea eman eta Doneztebe B taldeari irabazi zion

Asteburu murritz xamarra gelditu da eskualdeko kirol taldeentzat, Gipuzkoako ligan ari diren talde gehienek atsedena baitzuten. Nafarroako Preferenten, Baztanek Iruñean lortu zuen garaipen handia azpimarratu behar da.
Laxoan, berriz, Hondarribiak ezusteko handia eman zuen eta Doneztebe Bri 9-8 irabazi zion. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Universidad de Navarra 2 – Baztan 5 (Motak 2, Asierrek 2 eta Kote).
Aurrera 1 (Iñaki) – San Ignacio 1.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte 1 (Mikel Arriola) – Urki 2.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan Kopan
Gure Txokoa 2 (Ruben Pedrosa eta Fernando Iturria) – Mariño 0.

Nafarroako kadete ligan
San Ignacio A 6 – Doneztebe 0.

Nafarroako infantilen lehen mailan 9-12 postuak
Beti Gazte 1 (Unai Zamorano) – Gazte Berriak 0.

Nafarroako infantilen bigarren mailan 19-24 postuak
Doneztebe 3 (Mikel Retegik 2 eta Iñigo Oskoz) – Tudelano 5.

Nafarroako Alebin ligan
Doneztebe 5 (Marcos Azkarate, Julen Retegi, Jon Belarra, Imanol de Rueda eta Josu Mitxeo) – Iruña B 1.

Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean 11-15 postuak
Peña Sport 4 - Beti Gazte 5 (Amaia Zapirain, Maddi Arriola 2, Olaia Iantzi eta Amaia Telletxea).

ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa 1 – Yone Boutique 3.

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Senior Kopan
Lagunak 26 – Erreka 32.

Neska kadeteak
Baztango KT A 17 – Atarrabia 10.
Baztango BT B 24 – BM Mendavia 12.

SASKIBALOIA

Senior mutilak, 1-9 postuak
Tafalla B 61 - Toki-Ona Bortziriak 68.

Junior neskak
Sagrado Corazon 65 – Toki-Ona Bortziriak 34.

Baztan-Bidasoako laxoa txapelketaren hirugarren jardunaldia

Hondarribia 9 – Doneztebe B 8.
Irurita C 2 – Irurita B 9.
Oitz A 9 – Arraioz B 4.
Doneztebe A 5 – Arraioz A 9.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun