Baztan-Errekako hogeita hamargarren laxoa txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da asteburuan. A multzoan, Hondarribia eta Doneztebe B izanen dira aurrez aurre larunbat arratsaldeko 17:00etan Hondarribian. Ordu berean, Irurita C eta Irurita Bren arteko partida jokatuko da. B multzoan, Oitz Ak eta Arraioz Bk jokatuko dute larunbat arratsaldeko 17:00etan Oitzen. Arraioz A eta Doneztebe Aren arteko partida, igande goizeko 11:30ean jokatuko da Arraiozen.
Aurrerako pilotarien partidak
Esku pilotari dagokionez, Aurrerako pilotariek hainbat partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Ostiralean, apirilaren 17an, Teledonosti txapelketako partida jokatuko du Jon Jaunarenak Mendizabalen kontra, 22 urtez beheitiko kategorian. Jon Jaunarena berak, Lanarekin bikote eginez, GRAVN txapelketan Nafarroa ordezkatuko du jubenil mailan. Larunbatean Etxarrenen jokatuko dute Arabako bikotearen kontra. Apirilaren 18an, larunbat goizean, Irurtzungo txapelketako partida jokatuko dute alebin mailan Jon Lezeak eta Mikel Erasok. Larunbat arratsaldean, Lizarrako txapelketako partidak jokatuko dituzte infantil mailan Gil eta Mitxausek alde batetik eta Gartziarena eta Zubiriak bestetik.
Iruritako emakumeen paleta goma txapelketa
Iruritako emakumeen paleta goma txapelketan, Aurrerako Iera Agirrek eta Saioa Aristorenak, Asun eta Mari Pazen kontra jokatuko dute larunbat arratsaldeko 16:00etan.
Añorga eta Zaramagako txapelketetan
Añorgako txapelketan, senior kategorian, Oihan Alduntzin eta Huarte ariko dira larunbat arratsaldeko 18:30ean eta Zaramagako txapelketan, alebin mailan, Jon Lezea eta Ander Eskudero ariko dira igande goizean.