Hamar taldek abiatu dute Baztan-Errekako XXX. Laxoa Txapelketa

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Arraioz, Doneztebe, Irurita, Oitz eta Hondarribiko taldeak ari dira parte hartzen

Apirileko lehen aste hondarrean abiatu zen Baztan-Errekako XXX. Laxoa txapelketa. Aurtengoan hamar taldek eman dute izena.
Arraiozek bi talde ditu. A taldean Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai ari dira eta B taldean Aitor Zubigarai, Sergio Navarro, Miguel Maritorena eta Xabier Mihura. Zenbait urtez lau talde plazaratu baditu ere aurten bi bertzerik ez dira atera Donezteben. A taldean, Joxe Manuel Mitxeltorena, Josu Juanena, Mikel Mutuberria eta Julen Etxebeste ari dira eta B taldean, Xanti Mindegia, Pascual Bertiz, Jokin Arraztoa eta Koldo Legarra. Iruritak hiru talde atera ditu. A taldean, Jorge Azkarate, Andres Elizaintzin, Igor Urrutia eta Iñaki Etxandi ari dira; B taldean Gorka eta Joseba Urtasun, Jesus Etxenike eta Xabier Ripa eta C taldean, Karlos Garaikoetxea, Xabier Barberena, Jagoba Ramos eta Xabier Bazterrika.

Oitzek bi talde plazaratu ditu. A taldearekin, Sergio Fagoaga, Lander eta Iñaki Mendiola eta Juan Mari Mindegia ari dira eta B taldearekin, Jokin Ziganda, Iker Bereau, Ugutz Zelaieta eta Jose Agustin Mindegia. Hondarribiak ere, bere taldea atera du, Jony Amboage, Mikel Festa, Imanol Festa eta Iñigo Salaberriarekin.

Taldeak bi multzotan banatu dira: A multzoan, Hondarribia, Irurita B eta C, Doneztebe B eta Oitz B daude. B multzoan, Doneztebe A, Oitz A, Irurita A eta Arraioz B eta A.

Finala

Lehen faseko hamar jardunaldiak jokatu ondotik, multzo bakoitzeko talde bat kanpoan gelditu eta lehen lauek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 21, 28 eta uztailaren 5ean; finalaurrekoak uztailaren 12, 19 eta 26an jokatuko dira eta final haundia abuztuaren 2an, Arraiozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun