Pala txapelketako finalak

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Pleka trinketeko pala txapelketako finalak heldu den larunbatean zortzi, apirilaren 25ean, jokatuko dira. Goizean maila bakoitzeko finalak izanen dira, eta ondotik aperitifa eta bazkaria. Bestalde, laster hasiko den Xoko txapelketan izenak emateko epea zabalik da. Usaian bezala, bortz maila izanen dira. Izena eman nahi dutenek trinketean berean egiten ahal dute, edo bestenaz, (0033) 559542206ra deitu behar dute. Txapelketa hilabete huntan hasiko da eta finalak uztailaren hondarrean jokatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun