Tutera eta Gasteiz lotu dituen hamaseigarren Korrikak Senpere zeharkatu zuen martxoaren 30eko goizean. Senpertarrek lekukoa eraman zuten lasterka Uztaritzeko mugatik Azkainerat. Gazte ainitzek, ikasleek, kirolariek, elkarteek eta andere auzapezak hartu zuten AEKren aldeko lasterketako lekukoa.