Korrika ez da sekula gure herritik pasatu, eta horrengatik eskolako haurrek beren Korrika Ttikia egiten zuten. Aurten, berriz, egun eta tenore egokiak zirenez, egiazko korrika kurritu ahal izan dute. Sarako sarreran zegoen 936. kilometroa erosia zegoen, eta gainetako herritarrekin batera, hantxe plantatu ziren eskolako haurrak ere.