12 taldek parte hartuko dute asteburu honetan eginen den Titiriteroen Topaketan

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

TTIPI TTAPA

Aurtengoa VII. edizioa izanen da

Aste hondar honetarako, apirilak 18 eta 19, Eskual Titiriteroen VII. Topaketa antolatua dago. Larunbat goizean hasi eta igande eguerdiraino 12 talde diferentek eskainiko dituzte emanaldiak.

Larunbata, apirilak 18

11:00etan Museoan: Papirocuentos eta El Caballero Grifo Roto (Kolektibo humo taldea)
12:00etan karrikan: Barreras (Iñaki Mata)
13:00etan Tres cuentos tres y uno al revés (Erre Ke Erre taldea)
16:00etan Akelarrenean: Harritzeko ipuinak: Tartalo eta sorgin lapurra (Bihar taldea)
17:00etan eskolako plazan:Wolingen garatxoa (Goloka taldea)
18:00etan, Museoan: Batuta (Taun taun taldea)
19:00etan karrikan Tiriteiros (Viravolta taldea).
20:00etan Museoan: La Molinera (El tenderente taldea)
21:00etan Akelarrenean:Morttimer (Kukubiltxo taldea)

Igandea, apirilak 19

11:00etan Barne iluna da (Azika taldea)
12:00etan eskolako plazan: Toni Lasal, birusak erasoan!!! (Antzezkizuna taldea)
13:00etan plazan: Zugarra ala sukarra (Taupada taldea)
14:00etan Museoan: Un instrumento primitivo (Erre Ke Erre taldea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun