Antzerkia eta musika emanaldiak eskualdeko hamaika herritan Udaberriko Biraren barne

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Kiki, koko eta moko pailazoak TTIPI TTAPA

Ekainaren 21era bitarte zer ikusia izanen da

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatuta, hil honetan abiatuko da Udaberriko Bira.
Narbarten, apirilaren 26an Zirika Zirkus taldeak Ilargian antzezlana eskainiko du 16:30ean plazan. Maiatzaren 2an Beintza-Labaienen talde horrek ikuskizun bera eskainiko du 19:00etan plazan. Ekainaren 14an Etxalarren antzerki bera ikusteko aukera izanen da, 17:00etan plazan. Arantzan maiatzaren 9an Mielotxin taldeak musika emanaldia eskainiko du, 20:00etan eskolan. Goizuetan ere talde berak joko du maiatzaren 22an. 20:00etan hasiko da Ganbaran.
Maiatzaren 17an Donamariako frontoian, Kiki, Koko eta Moko pailazoen eskutik Txintxilin bakea egin antzezlana izanen da ikusgai. 18:00etan hasiko da. Antzerki bera izanen da ikusgai Zubietan maiatzaren 30ean, 19:00etan erabilera anitzeko aretoan.
Areson Zirika Zirkus taldeak Ametsetan ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 23an, 18:00etan plazan.
Igantzin Pasadas las 4 taldeak Kontadazu hamabietan antzezlana eskainiko du ekainaren 6an, 19:00etan Biltokin. Sunbillan ekainaren 21ean ikuskizun bera izanen da, 12:00etan udaletxean.
Urrotzen Muthiko Alaiak fanfarre taldearen eskutik musika emanaldia izanen da ekainaren 7an, 13:00etan plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun