Baztan-Errekako XXX. Laxoa txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu da

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Leitzako pilotariek, bestalde, emaitza txarrak izan zituzten Irurtzunen

Baztan-Errekako hogeita hamargarren laxoa txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen aste hondarrean. A multzoanm, Oitz Bk 9 eta 2 irabazi zion Hondarribiari Hondarribiako plazan eta Doneztebe Bk 9 eta 4 irabazi zion Irurita Cri Bear-Zanan. B multzoan, Doneztebe Ak 9 eta 7 irabazi zion Arraioz Bri Bear Zanan eta Irurita Ak hutsean utzi zuen Arraioz A Iruritako plazan.

Doneztebe B eta Irurita A sailkapen buruan

Honela, A multzoan Doneztebe B dago sailkapen buruan 6 punturekin, jokatutako bi partidak irabazi baititu, arerioei sei joku egiten utzi gabe. B multzoan bertze horrenbertze egin du Irurita Ak eta talde hau dago sailkapen buruan.

Aurrerako pilotarien emaitzak

Aurrerako pilotariek ez zuten emaitza onarik lortu Ostiral Santu egunean Irurtzungo txapelketan. Infantil mailan, Mitxaus eta Barberenak 4 eta 18 galdu zuten eta kadete mailan, Xabier Jaunarenak eta Hernandorenak 6 eta 18 galdu zuten.
Elgetako txapelketan. Aldiz, Jon Jaunarenak 22 eta 2 irabazi zion Etxeberriari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun