Hiru urte bitarteko umea duen eta etxetik kanpo aritzen den ama langileari zuzendutako dirulaguntza deialdia zabalik dago. Baldintzak aitzineko urteetakoen berdinak dira, baina diru kopuruan muga berriak finkatu dira (errenta aitorpenaren 507. kasilla begiratu):
-18.000 euro baino diru-sarrera ttikiagoa izan dutenek hileko 150 euroko laguntza izanen dute.
-28.000 eta 18.000 euro arteko diru-sarrera izaten duenak hilean 100 euroko laguntza izanen du.
-28.000 euro baino diru-sarrera haundiagoa dutenak dirulaguntza deialditik kanpo gelditu dira, nahiz eta gainerako baldintzak bete.
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean bukatuko da. Eskaera joan den urtean egin eta aurten berritu nahi dutenek eskaera orria etxean jasoko dute, baina aurten lehenbizikoz eskatzeko Bortzirietako Gizarte Zerbitzuetan hitzordua eskatu behar da (948 635036) eta dokumentazio hau eraman behar da: ama eta bikotekidearen NANren kopia eta Familia Liburuaren kopia.