Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Sailak 676.125 euro bideratuko ditu azpiegitura lanak egiteko. Eskualdeko hamar herrik hartuko dute laguntza, guztira 1,15 milioi euroko aurrekontua eragin dieten gastuei aitzin egiteko. Amelia Salanueva kontseilariak apirilaren 1ean onartu zituen dirulaguntzak.
Dirulaguntza jasoko duten Nafarroako hamaika herritatik hamar eskualdekoak dira: Arantza, Beintza-Labaien, Elgorriaga, Erratzu, Etxalar, Igantzi, Leitza, Oieregi, Oitz eta Urdazubi, hain zuzen. Laguntza, batez ere, ur hornidura sarean lanak egiteko izanen da. Ondoko taulan herri bakoitzak egin duen gastua eta jasoko duen dirulaguntza ageri da, diru hori zertarako den zehaztearekin batera.
ARANTZAUr hornidura sarean konponketak 14.421euroko aurrekontua du eta 8.702euroko laguntza lortu da
beintza-lAB. Ur hornidura sarean lanak 30.938euroko aurrekontua du eta 24.003euroko laguntza lortu da
ELGORRIAGABainuetxerako bidean harri-lubeta egin 74.777euroko aurrekontua du eta 52.344euroko laguntza lortu da
ERRATZUUntxide auzoan elektrizitate lanak 5.220euroko aurrekontua du eta 2.610euroko laguntza lortu da
ETXALARArgiteria herrigunean 231.653euroko aurrekontua du eta 122.377 euroko laguntza lortu da
IGANTZIBerrizaunen ur hornidura sarea berritu 102.479euroko aurrekontua du eta 61.841euroko laguntza lortu da
LEITZAEuri-kolektorea berritu 62.703euroko aurrekontua du eta 42.267euroko laguntza lortu da
OIEREGIKontzejuko etxea zaharberritu 232.485euroko aurrekontua du eta 94.764euroko laguntza lortu da
OITZ Ur depositu berria eraiki 128.487euroko aurrekontua du eta 60.012euroko laguntza lortu da
URDAZUBI Ur hornidura sarean aldaketak 267.065euroko aurrekontua du eta 207.204euroko laguntza lortu da