Obra berriak estatuko subentzioarekin

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

Espainiako Gobernuaren dirulaguntzarekin egitekoak ziren obrak egun hauetan akitzekoak dira. 54.689 euroko subentzioa jaso da eta horrekin, herri sarrerako markesina birmoldatzen eta bide batzuk moldatzen ibili dira Pitti enpresako langileak.

Markesina moldatuta, bideak konpontzeari ekin zioten. Dagoeneko Ibarrenea aldeko bideko lanak akituak dira. Zabaldu egin da. Lerro hauek idazterakoan Sareko aldean bidea zabaltzen ari ziren, eta Herriko Etxean aste honetan edo hurrengoan akitzea espero zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun