1978an egin zen lehenbiziko aldiz Nafarroaren Eguna, «mugen gainetik Nafarroako lurralde osoa bateratzeko eta bereziki nafar guziak elkarri lotzen gaituen hizkuntzaren bitartez: euskara». Egun horren 30. urteurrena joan den urtean gogoratu zen. Aurten, ordea, 30 urte igaro dira Baigorriko Basaizea elkartea sortu zenetik eta horren harira, urtero Baigorriko Gaiteroak elkartearekin elkarlanean antolatzen duen Baigorriko Kulturaldia berezia izanen da aurten. Hasteko apirilaren 4an Idoki Merkatia eta afaria egin ziren Baigorrin,
Kantaldia
Apirilaren 19an Nafarroari eskainitako kantaldia eginen da Elizondoko Lur dantzalekuan. 17:00etan hasita, Nafarroa osoko 30 bat kantari eta taldek parte hartuko dute: Aire Ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Astezkenekoak, Arno Bordagaray eta Peio Erramouspe, Bankarrak, Guy Zaldubehere, Tafallako Kantu Taldea, Petti (Bera), Erramun Martikorena, Ainara eta Arkaitz Mindegia (Aurtitz), Marta Moreno, Enaut Etxamendi, Jean Lous Laka, Estitxu Pinatxo (Bera), Joana Etxarren, Jaione Olazabal (Areso), Orbaizetako Ahotsak, Maitena Monako, Talde Basa (Amaiur), Kantiruki, Pello Zabalza, Nerea Urbizu, Xendarineko Ahizpak, Fermin Valencia, Iparla Taldea, Ansa Ahizpak (Arano), Eratsungo Taldea (Eratsun), Magali Zubillaga eta Kattalin Indaburu.
Sarrerak apirilean 13 euroan
Txartelak salgai daude dagoeneko eta lehenagotik erosita merkeagoa da. Martxoan sarrerak 10 euroan ziren eta apirilean 13 euroan. Elizondoko Fantxike dendan, Iruñeko Karrikiri Elkartean, Baionako Elkar megadendan, Baigorriko Bixentainian eta Garaziko Irulegi Irratian daude salgai. Betiko doinuen haritik izenburupean bertze musikaldi bat eginen da apirilaren 25ean Baigorriko Elizan. Horrez gain, apirilean bertze hainbat kultur ekitaldi izanen dira.