Elvira Romay legasarrak hartu du Herriko Ostatuaren ardura

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 15a

TTIPI TTAPA

Hirugarren deialdian aurkeztu da eta maiatzaren 1ean hasiko da lanean

Udalak Herriko Ostatua errentan hartzeko egindako hirugarren deialdira eskaintza bakarra aurkeztu da eta horixe izanen da maiatzaren 1etik aitzinera ostatuko martxaz arduratuko dena.

Urtarrilean zabaldu zuen Udalak lehiaketa irekira Herriko Ostatua errentan hartzeko aukera baina ez zen inor aukeztu. Bigarren deialdi bat egin zuen otsailean, hilabeteko errentaren kuota jaitsiz. Hasieran finkatutako 750 euroko kuota 600era jautsi zuen, baina orduan ere ez zen inor aurkeztu. Hirugarren deialdirako hilabeteko kuota 450 eurora jautsi zuen. Apirilaren 4an akitu zen eskaintzak aurkezteko epea eta honetan Legasan bizi den Elvira Romay Fernandez aurkeztu zen.

Maiatzaren 1ean hasiko da lanean. Kontratua bortz urterako izanen da, eta bertze horrenbertze luzatzeko aukera izanen da.

www.zubietaostatua.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun