16. Korrika laster batean hasi zen, eta laster batean akitu. Martxoko hondarreko larunbat arratsaldean zuten hartua saldistarrek kilometroa gobernuak egiten ez duena beste behin herritarrek egiteko asmoz. Ordea, herritar gutxi azaldu zen korrika egitera; zehazki, 2 lagun besterik ez, eta haiek ere etxe beretik joanak. Hala ere, euskararen kiderrari indar guziekin eutsi, eta zalorkatu gabe eman zioten ondoko kilometroko lagunari. Argazkian Iurdango Begoña Mitxeo, lekukoari goi-goian eusten diola.