Antzerki emanaldi arrakastatsua egin dute Beintza-Labaien eta Saldiasko haurrek

TTIPI TTAPA 2009ko api. 15a, 10:49

Beintza-Labaiengo eta Saldiasko haurrak ageri dira. Haur txikienek kantari aurkeztu zituzten beren buruak, ingelesez. TTIPI TTAPA

Egun bateko antzoki bihurtu dute herriko eskola

Beintza-Labaiengo eta Saldiasko haurrek antzerkia egin zuten, ingelesez, apirilaren 2an. Txikienek dantza eta musika emanaldia egin zuten, eta zaharrenek obra nagusia: The Lucky Accident (zorioneko istripua).

Lagun koadrila bat mendira joan eta, halako batean, zulo batera erortzen da haietako bat. Soka batez erreskatatzen dute, eta anbulantziari deitzen diote zulotik atera dutena sendatzeko. Erreskate horri esker, antzinako margoak deskubrituko dituzte zulo horretan, eta hori izanen da biharamuneko prentsako berri nagusia. Baserritarraren rolean aritu zen Julen Erasun. Antzezpena franko ongi atera zela ikusi zuen, «aurretik pixka bat entsaiatzen aritu baiginen».

Jende saila joan zen ikustera, gehienbat gurasoak. Eta emankizunaren akabailan, diploma bana eman zien teatroko zuzendariak haurrei egindako lan ona saritzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!