Udalekuak herrian

TTIPI TTAPA 2009ko api. 15a, 10:45

TTIPI TTAPA

Nafarroako Gobernuak Gaztediaren Nafarroako Institutuaren bitartez udan antolatuko dituen gazteentzako jardueretako batzuk Donezteben eginen dira.

Uztailaren 22tik 31ra bitarte udalekuak eginen dira eta 15-18 urte bitarteko gazteek izanen dute parte hartzeko aukera. Donezteben 28 ikaslerentzako tokia izanen da eta, bertzeak bertze, kaleko animazioan oinarritutako ekintzak eginen dira. Gazte Txartela dutenek 197 euro ordaindu beharko dute eta ez dutenek 214 euro.

Izena eman eta informazio gehiago nahi izanez gero Lekarozko Aterpera (948 581804) edo 902 230400 telefonora deitu behar da apirilaren 25a baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun