San Pedro bestak hasteko oraindik bi hilabete baino gehiago gelditzen badira ere, Udalak egunak finkatu ditu dagoeneko.
Egun haundia, ekainaren 29a eta San Pedro Eguna, astelehenarekin tokatuko da, baina bestak aitzineko asteburuan hasiko dira, ortziraletik igandera bitartean jende gehiago biltzen delako.
Miguel San Miguel alkateak Ttipi-Ttapari adierazio dionez, aurten krisia dela eta, bestetako aurrekontua murriztu egin behar izan dute. Hala, Udalak larunbatetik asteazkenera bitarteko besta egunak antolatuko ditu. Ortziraleko ekitaldiak, berriz, Gazte Burrunba eta ostatuen esku utzi ditu.