Zuhaitzaren Eguna

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 14a

Argazkia: Landagain Eskola TTIPI TTAPA

Joan den martxoaren 13an Zuhaitzaren Eguna egin zuten Landagain Eskolan. Urtero bezala, herriko mendi txoko bat aukeratu eta hainbat zuhaitz landatzera joan ziren ikasle guztiak. Aurten Usategietako Larrasaietseko Harrobi Azpian izan ziren, elorriak, gaztainak, gorostiak, eta abar landatzen. Eguraldi ederraren laguntzarekin, egun polita pasatu zuten ikasleek. Beti bezala, Joxe Angel Goienetxe albinteak eta zenbait gurasok ere parte hartu zuten Zuhaitzaren Eguneko ekitaldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun