Aurrekontuen hasierako onespena

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 14a

Otsailaren 27an Udalak egindako Batzar Berezian 2009ko aurrekontuak onartu zituzten.Urte honetarako aurreikusi diren gastu eta inbertsioetarako Udalak 1.279.756 euroko aurrekontua prestatu du. Aurten eginen den inbertsioetako obrarik garrantzitsuena herriko argiteria berritzea izanen da, eta falta den lekuetan argia jartzea (175.000 euro). Mendiko lanetan berriz, 193.000 euro gastatuko dira. Aurrekontuak ez zituzten aho batez onartu. EAk ez zituen onartu ez alkatearen ordainsariarekin, ez Herriko Etxearen gibelaldean egiten ari diren obrekin aurreikusitako gastuak. Beraz, Herri Taldearen aldeko 4 botoekin eta EAren kontrako 3 botoekin onartu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun