Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketa- Eusko Label Sari Nagusiko lehenbiziko faseko laugarren kanporaketa jokatu zen larunbatean Lekunberrin eta bertan Ezkioko Jose Ugarteburuk eta Arkaitz Jauregui arabarrak lortu zuten urrezko edo elite mailan asteburu honetan jokauko den lehen faseko finalerako txartela. Ugarteburu 45 ontzako enborrarekin egindako hiru kanporaletetan nagusitu zen eta bigarren Jauregi izan zen.
Beran Senosiain I eta Mugertza I
Igandean, Beran jokatu zen lehen fase honetako bosgarren eta azken kanporaketa. Antonio Senosiain eta Fausto Mugertza izan ziren onenak eta honela hauek ere sailkapena lortu dute.
Finala heldu den asteburuan
Lehen faseko finala heldu den asteburuan jokatuko dute beraz, Senosiain I, Mugertza I, Ugarteburu, Jauregui, Ander Erasun aurtiztarrak, Vicente, Felix Etxeberria sunbildarrak eta Jon Rekondo leitzarrak.