Euskal herriko lau hegaletatik etorri 40 bat olerkari beste behin Senperen bildu ziren hamekagarren aldiz Hatsaren Poesia Eguna ospatzeko. Aunitz izan ziren arrazoi bategatik edo bertzeagatik agertu ezin izan zutenak, eta denak gogoan izan zituzten, baina manera berezi batez gogoratu ziren aurten hildako bi olerkari famatuez, Xabier Iratzeder eta Mikel Laboaz. Hau bien omenez bi olerki idatzi dituzte liburu berrian Eukene Lizeaga Tamayok eta Peio Jorajuriak.
Olerki Bilduma
Hatsaren Poesia 2009 hamekagarren olerki bilduma honek ez du aintzinekoeri deusik zor, oraikoan ere 100 bat idazleek parte hartu dute bat banazka, bai eta 200 bat haur eta umetxoek taldeka. Auxtin Zamora antolatzaileak aipatu digunez, «liburuaren azalak erakusten du, ur biziak oldarrean altxatzen dituen burbuilak eta harrapoa. Gizakiek ere gauza bera egiten dugu biziarekin borrokatzen dugularik: burbuilak eta aparrak bihotzetik… ahotik… pentsamenduetarik… jaurtikitzen».
Animazioa bazkarian eta bazkalondoan
Ttotte Iratzokik Mixel Mendiren laguntzarekin prestatu apairua, jangura onez preziatua izan zen. Bazkaldu eta gero, elgarren olerkiak irakurriak izan ziren, bat bederazka: ziradazko, umorezko edo sakonezko giro konzentratu batean. Extefana Irastorzak bere 80 urte eta pikoekin olerkari guziak abesti bat kantatzera bultzatu zituen. Eguna bururatu zen 4 Bideo projekzio ikusiz.