Aurrerako Anartz Olanok Zizurko lau terdiko txapelketa irabazi du

Juana Mari SAIZAR 2009ko apirilaren 8a

Anartz Olano aresoarra, Zizurko txapelarekin. TTIPI TTAPA

Bertze aldetik, aste hondar honetan abiatu da Baztan-Errekako XXX. Laxoa txapelketa

Zizurko lau terdiko txapelketan Aurrerako hiru pilotari izan ziren finaletan, baina bakarrak lortu zuen txapela. Infantil mailan, Anartz Olano aresoarrak 16 eta 13 irabazi zion Egiguren-i. Kadete mailan, Xabi Jaunarenak 3 eta 18 galdu zuen Artolarekin eta alebinetan, Jon Lezeak 7 eta 16 galdu zuen Ansorekin.

Beste txapelketak

Lizarrako txapelketatik ere garaipen bakarra ekarri zuten Aurrerakoek, bigarren mailako alebinetan Eskuderok eta Erasok lortutakoa. Bigarren mailako infantiletan Barberena eta Sagastibeltzak eta Arberas eta Galartzak galdu egin zuten.
Iruritako emakumeen paleta goma txapelketan, Aurrerako Iera Agirre eta Saioa Aristorenak 30 eta 9 irabazi zieten Enkarni eta Mariari.
GRAVN Torneoan, jubenil mailako buruz burukoan, Nafarroako ordezkari izan zen Jon Jaunarenak 22 eta 9 irabazi zion Gipuzkoako ordezkariari Hernanin.
Zaramagako txapelketan, infantiletan, Anartz Olanok eta Tolosak 18 eta 10 irabazi zieten Mugika eta Iruretagoienari.
Elgetako txapelketan, azkenik, kadete mailan Xabi Jaunarenak 22 eta 7 irabazi zion Martinez-i

Abiatu da Baztan-Errekako XXX. Laxoa txapelketa

Joan den aste hondarrean jokatu zen Baztan-Errekako XXX. laxoa txapelketako lehen jardunaldia. Hauek izan ziren emaitzak:
Doneztebe B 9 – Oitz B 4.
Hondarribia 6 – irurita B 9.
Doneztebe A 5 – Oitz A 9.
Irurita A 9 – Arraioz B 5.

Larunbat eta igandean bigarren jardunaldia

Aste Santuan eskualdeko kirol talde eta kirolari gehienek atsedena izanen badute ere, Laxoa txapelketan bigarren jadunaldia jokatuko da apirilaren 11 eta 12an, larunbat eta igandean. Hauek izanen dira partidak:
A multzoan
Hondarribia - Oitz B, larunbat arratsaldeko 17:00etan Hondarribian.
Doneztebe B - irurita C, larunbat arratsaldeko 17:00etan Doneztebeko Bear-Zanan.
Atsedena: Irurita B.

B multzoan
Arraioz B - Doneztebe A, larunbat arratsaldeko 17:00etan Arraiozen.
Irurita A - Arraioz A, larunbat arratsaldeko 17:00etan Iruritan.
Atsedena: Oitz A.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun