Nafarroako Gobernuak Enplegu Zerbitzuaren bitartez udal, kontzeju, junta eta mankomunitateei langileak kontratatzeko urtero ematen dien dirulaguntza 4.152.759 eurokoa izanen da aurten. Guzira 213 udal erakundek hartuko dute dirulaguntza eta gizarte bazterketa arriskua duten edo prestaziorik ez duten langabetuen kontratazioari lehentasuna emanen zaio, udal erakundeek egin ditzaketen obra edo lanetan aritzeko.
Udalez udal
Eskualdeko herriei dagokienez, Arantzako udalak 15.450 euroko dirulaguntza hartuko du, bide eta karriken kontserbazio lanetarako hiru langile kontratatzeko.
Areson bi langile hartuko dira bide azpiegitura eta herrilurren mantenimendu planean aritzeko eta 9.949,18 euroko dirulaguntza hartuko du Udalak.
Baztanen bi langile hartuko dira eremu publikoen egokitze, garbiketa eta mantenimendu lanetarako eta udalak 28.079,68 euro jasoko ditu.
Beintza-Labaienen 6 langile hartuko dira labaderoaren, eskolaren eta udal pilotalekuaren moldatze lanak egiteko. 13.150 euroko dirulaguntza hartuko du Udalak Enplegu Zerbitzutik.
Beran bi langile hartuko dira informazio eta turismo bulegorako eta 18.727 euro euroko dirulaguntza hartuko du Udalak.
Bertizaranan, lan ezberdinak egiteko peioa hartuko da eta 10.059,84 euroko laguntza izanen dute horretarako.
Donamarian, labaderoak eta Herriko Etxeko egokitze lanak egiteko hiru langile hartuko dira eta 14.760 euroko subentzioa hartuko dute.
Donezteben 29.020 euroko gastua onartu da eta sei langile hartuko dira turismo informazio gunerako, oztopo arkitektonikoa ezabatzeko eta bertze lanetarako.
Eratsunen hiru langile hartuko dira herrian egokitze lanak egiteko eta 10.576 euro jasoko ditu Udalak.
Etxalarren zazpi langile hartuko dira, eraikin eta instalazioen mantenimendurako, lorezaintzarako eta bideen kontserbazio lanetarako. 18.900 euroko laguntza hartuko du Udalak.
Ezkurran bi langile hartuko dituzte, autobus markesina eraikitzeko herri sarreran eta 7.312 euroko laguntza hartuko du Udalak.
Igantzin bi langile hartuko dira igerilekurako 9.683 euroko laguntzarekin eta bertze bat garbiketa lanetarako, 2.760 euroko dirulaguntzarekin.
Iturenen ere bi langile hartuko dira eta 13.784,16 euroko laguntza hartuko du Udalak. Bideak moldatzen eta garbitzen, pintatzen eta bertze moldaketa lanak egiten ariko dira.
Leitzan, 2009an Haur Txokoa eta tailerrak kudeatzeko 7 langile hartuko dira eta 8.626,42 euroko dirulaguntza hartuko du Udalak eta gizartearentzako interesa duten lan administratiboak egiteko beste langile bat hartuko da, 9.193,34 euroko subentzioarekin.
Lesakan pertsona bat kontratatuko da turismo bulegorako, 16.228 euroko dirulaguntzarekin eta bertze bat zerbitzu ugarietarako, 11.960 euroko dirulaguntzarekin.
Oitzen hiru langile hartuko dira eta 14.070 euroko dirulaguntza izanen da. Hiru langile hauek Herriko Etxerako eta posadarako sarbidea ezinduentzako egokitzeko lanak, karrika zati baten zolaberritzea eta herriko kontserbazio lanak eginen dituzte.
Sunbillan langile bat hartuko da eskolako jangela zerbitzurako, 12.995euroko dirulaguntzarekin.
Urdazubin ere langile bat hartuko da, eremu publikoen egokitze eta garbiketa lanetarako. 9.790 euroko dirulaguntza izanen du Udalak.
Urrotzen lau langile kontratatuko dira, labaderoa eta elizarako karrika egokitzeko eta bideak sasiz garbitzeko, 12.460 euroko dirulaguntzarekin.
Zubietan bi langile hartuko dira errotarako, 14.530 euroko laguntzarekin.
Zugarramurdin, eremu publikoen egokitze lanetarako langile bat hartuko da, 11.247 euroko dirulaguntzarekin.
Kontzeju, junta eta Mankomunitate
Kontzejuei dagokienez, Legasakoak garbiketa eta mantenimendu lanak egiteko bi langile hartzeko 11.620 euroko dirulaguntza izanen du.
Bidasoa-Berroarango Junta Administratiboak bi langile hartuko ditu oihan lanetarako, 8.262 euroko laguntzarekin.
Malerrekako Mankomunitateak, azkenik, “Bai Euskarari” kanpainarako teknikari bat kontratatzeko 3.204 euroko dirulaguntza hartuko du eta kontuhartzailea kontratatzeko, 8.204 euroko dirulaguntza.