Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, apirilaren 7an, astearte goizeko 7:30etik 12:30era erabat itxiko da N-121A errepidea Sunbilla eta Berrizaun artean, astelehen arratsaldean istripua izan zuen kamioi bat errepidetik kentzeko lanak egiteko.
Leherketa Bera-Etxalar zatian
Bertze aldetik, astearte honetan, apirilaren 7an bakarrik itxiko da erabat N-121A errepidea zabaltze eta egokitze lanengatik eta egun horretan, hamar minutuk mozketa bertzerik ez da izanen. Zehazki, Bera eta Etxalar arteko zatian, 63,500 eta 65,500 kilometroen artean eginen da errepide mozketa, 13:00etatik 13:10era.
Mozketa puntualak astelehenetik asteazkenera
Halere, aipatzekoa da astelehenetik asteazkenera, apirilaren 6, 7 eta 8an, tarteka mozketa puntualak izaten ari direla, inoiz ez norabide bakoitzeko ordu erdikoak baino luzeagoak. Goizeko 8:30etik 13:00etara eta arratsaldeko 14:00etatik 19:00etara gertatzen ari dira mozketa horiek.
Txandakako pasabidea
Bertze aldetik, N-121A errepideko zenbait zatitan txandakako bidea emanen da 24 ordutan, egunez seinalisten bidez eta gauez semaforoen bidez.
Honela, Berrizaun inguruan 58garren kilometro inguruan eta Bera-Etxalar zatian, 61 eta 62garren kilometroen inguruan eta 64. kilometroan txandaka emanen da bidea.
Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea.
Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.