Haur kantari jaialdiko azken saio ederra eskaini zuten Iruñean

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 6a

Inguruko kantariek ere hainbat sari eskuratu zituzten

Nafarroako Haur Kantari jaialdien azken saioa egin zen igande goizean Iruñeko Gaiarre antzokian. Azken urteetan lehiaketa edo txapelketa formatua utzi eta jaialdien aldeko apostua egin du Euskal Kantuzaleen Elkarteak, baina halere zenbait sari banatu zituzten Iruñean.

Txikiak

Honela, bakarlari txikien kategorian, “Txatxamatxalinatxu” kantatu zuen Leitzako Leira Erbitik abestiari emandako graziagatik saria eskuratu zuen. Lino Otano MusikaEskolako Josu Zabalak, “Bi Izar” kantua abesten duenean adierazten duen sentimentuagatik jaso zuen saria.
Bikote ttikien kategorian, Ilunberriko Suak “Loiolan jai” kantua abesteko goxotasunagatik jaso zuen saria,
Talde txikien kategorian, Ilunberriko Euria taldeak, “Kantuz” eskaini zuen eta saria jaso zuen kantu aukeraketa ezin egoki eta hobea egin zutelakoz. Lakuntzako Musika Eskolako txikiek saria jaso zuten ipuin musikatua sortzeagatik; Zelandi eskolako taldeak, bere talde lan ederrarengatik jaso zuen saria. Berako Xantel taldeak, “Euri ttanttak” abestia airoso abesteagatik eskuratu zuen saria; Elizondoko Xixuko taldeak, “Pottoka” abestia kantatzerako gustuagatik lortu zuen saria eta Baztango Xixo taldeak, “Euskal Rock’n rollin” kantuan erakutsi zuen martxarengatik lortu zuen saria.

Gaztetxoak

Bakarlari gaztetxoen kategorian, Elorri Askasibarrek erakutsitako trebetasunagatik hartu zuen saria. Ainhoa Zabaleta goizuetarrak, berak sortutako “Itzaltzen zoazela” kantatu zuen eta hain zuzen, talentoa eta sormenagatik hartu zuen saria eta Leitzako Naia Barriolak, “Espetxeratua” kantatu ondotik, eskenatokian egoten jakiteagatik lortu zuen. Beteluko Gabezinek, rokaren indarra ekartzeagatik lortu zuen saria.
Bikote gaztetxoen kategorian, Jone Rubio eta Jaione Diazek abeste eta dinamika zoragarriagatik lortu zuen saria; Nerea Matxinena eta Mikel Txibitek kantu gozoa egiteagatik eta Ainhoa Zabaleta eta Oihane Zugarramurdi goizuetarrek, afinazio ezin hobeagatik lortu zuten saria, “Esaidazu” kantatu ondotik.
Talde gaztetxoen kategorian ere sari ezberdinak eskuratu zituzten Sorginak Pirulinak, Tafallako Tximitxurri, Zelandi eskolako Oskola, Erriberako eta San Fermin ikastolako taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun