Belateko klub arteko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren Beran eta Lesakan

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 6a

Esku pilotako Belate elkarteko ligan, kluben arteko txapelketako finalak jokatu ziren larunbatean, apirilaren 4an, Berako Eztegara pilotalekuan eta Lesakako udal pilotalekuan. Pilotaleku bakoitzean zazpi final izan ziren ikusgai.

Beran

Berako Eztegara pilotalekuan, goizeko 9:00etan hasi zen jaialdian, bigarren mailako benjaminetan, Etxalarko Altxatako Aritz Irazoki eta Andoni Iribarrenek 18 eta 10 irabazi zieten Berako Gure Txokoako Gaizka Zandio eta Xabier Sanzberrori.
Lehen mailako Benjaminetan Goizuetako Umore Onako Iker Salaberria eta Ander Apezetxeak 18 eta 9 irabazi zieten Igantziko Biltokiko Jokin Mitxeo eta Enaitz Telletxeari.
Lehen mailako alebinetan, Berako Gure Txokoako Peio Migelena eta Andoni Lazkanotegik 18 eta 16 irabazi zieten Iruñako Donibaneko Ruben Medinari eta Txarutako Iñaki Antsori.
Lehen mailako infantiletan, Igantziko Biltokiko Unai Telletxea eta Joseba Aldabek 18 eta 3 irabazi zieten Donibaneko Unai Laso eta Joanes Bakaikoari.
Bigarren mailako kadetetan, Larraintzarko Kulpittuko Jon Etxeberriak eta Goren S. de Pipaonek 18 eta 8 irabazi zieten Ezkarotzeko Zaraitzuko Andoni Carlosena eta Julen Sagardoiri.
Jubeniletan, Txarutako Aritz Juanenea eta Asier Jauregik 22 eta 8 irabazi zieten Larraintzarko Kulpittuko Asier Juanbeltz eta Eneko Eugiri eta senior kategorian, Altsasuko Pilotajaukuko Marziaran eta Alustizak 22 eta 20 irabazi zieten Arbizuko Aldabodeko Mattin Ezkurdia eta Arkaitz Arrutiri.

Lesakan

Lesakako udal pilotalekuan ere, goizeko 9:00etan hasi ziren partidak.
Bigarren mailako prebenjaminetan, Goizuetako Umore Onako Eñaut Apezetxea eta Manex Apezetxeak 18 eta 14 irabazi zieten Tafallako San Sebastian elkarteko Iñigo Senosiain eta Julen Fernandez-i.
Lehen mailako Prebenjaminetan, Iruñeko Donibaneko Oier Eugi eta Markel Gardek 18 eta 5 irabazi zieten Arbizuko Aldabideko Igon Araña eta Iosu Igoari.
Hirugarren mailako benjaminetan, Goizuetako Umore Onako Ioritz Elizegi eta Aitor Aizkorbek 18 eta 5 irabazi zieten Txarutako Oihan Meoki eta Eki Etxandiri.
Hirugarren mailako alebinetan, Goizuetako Umore Onako Mikel Huici eta Ander Apezetxeak 18 eta 9 irabazi zieten Lekunberriko Larraungo Xabi Etxarri eta Beñat Barberenari.
Bigarren mailako alebinetan, Lesakako Arkupeko Julen Palenzuela eta Jon Errok 18 eta 9 irabazi zieten Iker Grados eta Mikel Otermin-i.
Bigarren mailako infantiletan, Iruñeko Donibaneko Ander Garde eta Ander Anzin-ek 18 eta 11 irabazi zieten Altsasuko Pilotajaukuko Peio Bengoetxea eta Jon Kepa Bengoetxeari eta lehen mailako kadetetan, Olaztiko Sutegiko Jokin Gartzia eta Julen Kintanak 18 eta 12 irabazi zieten Txarutako Iban Inda eta Arkaitz Untxalori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun