Erreka eskubaloi taldea azpitxapeldun izan da Bigarren Maila Nazionalean

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 6a

Futbolean, lidergoa eskuratu du Beti Gaztek Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebeko Erreka eskubaloi talde nagusiak garaipena lortu zuen Barañainen ligako azken partidan eta, honenbertzez, bigarren postua eskuratu du Bigarren Maila Nazionalean. Liga lehen aldiz irabazi zuela hogei urte bete direnean, meritu handiko azpitxapelketarekin ospatu du. Orain, kopari ekinen diote. Futbolean, Beti Gazteko talde nagusiak lidergoa hartu du Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan. Doneztebek laugarren akitu du Nafarroako Erregionaleko lehen mailan eta Gure Txokoak, Gipuzkoako Erregionaleko bigarren mailatik lehen mailara igotzeko urrats handia egin du Ordizian irabazita. Nafarroako Preferenteko derbian, bana berdindu zuten Giltxaurdin Baztanek eta Aurrerak. Hauek izan dira asteburuko emaitza guziak:

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Baztan 1 (Mota) - Aurrera 1 (De Carlos).

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Beti Kozkor 0 – Doneztebe 4 (Jaime Sein, Asier Hernandorena 2 eta Jon Apeztegia). Meritu handiko laugarren postuan akitu dute doneztebarrek eta orain kopa jokatuko dute.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Beti Gazte 1 (Oier Iantzi) – Mariño 0. Lidergoa hartu dute lesakarrek.

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Ordizia 0 - Gure Txokoa 2 (Gwendal Larque eta Alain Morcillo).

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Vasconia 3 - Beti Gazte 7 (Ander Ordokik 3, Mikel Aitor Flores 2, Asier Biurrarena 2).

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 4 (Xamal Vazquez 2, Julen Baleztena eta Imanol Moreno) – Union Txiki B 1.

Nafarroako kadete ligan
Doneztebe 1 (Borja Arregi) – Union Mutilvera 1.

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Allerru 4 - Gure Txokoa 1 (Kepa Remiro).

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Amigó 2 – Doneztebe 0.

Nafarroako Alebin ligan
Paz Ziganda A 2 – Doneztebe 4 (Mikel Retegi 2 eta Marcos Azkarate 2).

Gipuzkoako Emakumezkoen Igoera fasean
Beti Gazte 2 (Amaia Eneterreaga eta Naiara Trigueros) – Añorga 2.

Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Berriozar 1 – Doneztebe 2 (Izaro Sukilbide 2).

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan
Laskorain 5 - Gure Txokoa 4.

Gipuzkoako 3. Mailan
Euskalduna 5 - Umore Ona 1.

ESKUBALOIA

Gizonezkoak Senior 2. Maila Nazionalean
Lagunak 20 – Erreka 31.

Emakumezkoen Kopan
Lindutx-Baztan BKT B 29 – BM Tafalla 11.
Erreka 9 – Loyola 26.

Jubenil mutikoak kopan
Loyola San Antonio 41 – Erreka 22.

Neska kadeteak
Baztango KT A 17 – Lagunak 30.

Neska infantilak
Lagunak 24 - Lekaroz A 22.

Neska alebinak
BM River Ega B 0 - Baztango KT 8.

SASKIBALOIA

Senior mutilak, 1-9 postuak
Toki-Ona Bortziriak 66 – Repuestos Gali 49.

Infantil neskak
Huerto 35 – Toki-Ona Bortziriak 24.

Aurreinfantil neskak
Toki-Ona Bortziriak 65 – Teresianas 38.
Basoko 31 – Toki-Ona Bortziriak 36.

Minibasket neskak
Toki-Ona Bortziriak 38 – Teresianas 50.

Preminibasket neskak
Toki-Ona 35 – Aranguren 51.
Toki-Ona Bortziriak 8– Ega Pan A 58.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun