Korrikaren hamaseigarren edizioak bi sartu-ateri egin ditu eskualdean Martxoaren 28an, larunbat arratsaldean, Leitzaldean barna ibili zen eta astelehen eguerdi-arratsaldean, Saraldean, Bortzirietan, Malerrekan, Bertizaranen eta Baztanen ibili ondotik, aurtengoz utzi gaitu, Gasteizerako bidean.
Giro bikaina
Astelehenean giro bikaina izan zuten korrikalariek. Senperen 10:15ak aldera sarrtu eta Azkaine, Sara, Lizuniaga, Bera, Lesaka, Igantzi, Sunbilla, Doneztebe, Legasa, Narbarte, Mugairi, Arraioz, Irurita, Gartzain, Elizondo, Irurita, Ziga, Aniz, Berroeta eta Almandoztik pasatu ondotik, Ultzamako Bentan barna Ultzama aldera sartuko da. Aipatzekoa da Anizen milagarren kilometroa bete zuela Korrikak. Tarte horretan, hainbat talde, erakunde, elkarte, enpresa, udal eta ikastetxek eraman zuten Korrikaren lekukoa.