San Josep eskolako ikasle elebidunek Euskal Haziak elkartearen Haurren Bestan parte hartu zuten martxoaren 22an Kanbon. Euskal Haziak elkartean eskola elebidun pribatuetako burasoak biltzen dira. Gaurko egunean, hiru eta hemezortzi urte arteko 2350 ikasle dabiltza Ipar Euskal Herri osoan barreIatuak diren 40 eskolatan, hauen artean Senpereko San Josep eta Arretxea kolegioa.