Atxuri Urdin Reala futbol taldeko jarraitzaileen lagunartea Huescara joanen da apirilaren azken asteburuan, 25 edo 26an, han ariko baita Donostiako taldea. Oraindik zehaztekoa da larunbatarekin edo igandearekin, baina partidaren ikustera joateko interesatuak direnak izena ematen ahal dute eta informazio gehiago izan (0033) 610 75 21 71 telefonora deituz, edo mezu bat igorriz helbide elektroniko huntara: penaplata@euskalerria. org. Autobusa goizean aterako da, eta arratsean itzuliko da.
Deialdia irekia da lagunarteko kideentzat, baina baita nahi duten guzientzat ere, herrikoak izan ala ez. Izenak lehenbailehen ematea eskertuko da.