Itziar Mikelperizenaren margo erakusketa Museoan

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 31

TTIPI TTAPA

Itziar Mikelperizena margolari beratarrak erakusketa zabalduko du ortziral honetan, apirilak 3, Sorginen Museoan. Animaliak, paisaiak eta erretratuak paratuko ditu ikusgai eta apirilaren 19ra arte hantxe izanen dira. Goiz eta arratsaldez egonen da zabalik erakusketa, 11:00etatik 19:00etara. Inpresionismoaren eta errealismoaren tartean definitzen du Mikelperizenak bere margotzeko estiloa, eta paisaiak eta zaldiak pintatzea du batez ere gustuko. Erakusketaz erakusketa ibiltzen da beratarra eta hurrengo hitzordua Zugarramurdin egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun